lunes, 1 de marzo de 2021

MODULOA. Izaro

 Hausnarketa aniztasunaren inguruan, Tximeleta belarriak ipuinean oinarrituta.

Guk aukeratutako ipuina Tximeleta belarriak da (Luisa Aguilar). Esan dezakegu aniztasunaren inguruan genuen ideia aldarazi digula, begiak ireki dizkigulako aniztasuna hitzaren esanahiaren inguruan, oso zabala baita eta alderdi asko hartzen baititu bere barne. Izan ere, ohartu gara aniztasunaz hitz egitean, orokorrean, arraza, kultura, jatorria, erlijioa, familia egitura, gaitasunak edo itxura fisikoa hartzen ditugula kontuan, eta ipuin honetan, itxuraz gain, maila sozioekonomikoari ere erreferentzia egiten zaio. Ez genuen inoiz aniztasuna maila sozioekonomikoaren inguruko zerbait bezla ulertu. 

Egoera oso zehatzak azaltzen dira ipuinean, eta horrek geure burua eta / edo besteak identifikatzea ahalbidetzen du. Era berean, aniztasuna ikusegi positibo batetik lantzen du, bestek, diren bezalakoak izanda, onartu egin behar direla defendatzen baitu. Aipatu bezala, oso egoera zehatzak azaltzen dira, egunerokotasunean ikus daitezkenak, horregatik oso aproposa deritzogu haurrekin lantzeko, ikasgelan aniztasuna eta errespetuaren inguruko lanketa oso eraginkorra egitea ahalbidetzen baitu. 

Ipuina oinarritzat hartuz, haurrekin hainbat jarduera egin daitezke. Horietako bat denon artean Maddiren (neska protagonista) alderdi positiboak esatea izan daiteke, alderdi negatiboetan zentratu ordez, alderdi onak ere dituela azpimarratzeko. Bestalde, haur bakoitzak bere autokontzeptua azaltzea ere interesgarria dela uste dugu. Bi jarduera proposamen ditugu, adina eta gaitasunen arabera bata ala bestea egiteko. Lehena maskarak dira. Buru tamaina ezberdinak izango ditugu gelan, bai eta tamaina eta mota ezberdinetako ezaugarriak; haur bakoitzak koloreztatuz eta itsatsiz bere maskara sortuko du. Bigarrena, haur bakoitzak bere burua marraztea da. Bi kasuetan, interesgarria deritzogu marrazki ala maskara guztiak bata bestearen jarraian jarri (mural moduko bat eginez) eta haien artean alderatzeari, haurrek ikus dezaten denok ezberdinak garela gure berdintasunean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Moduloa. Bideoa eta itxiera

Aniztasunaren gai anitza eta zabala da, alderdi positibo zein negatiboak ditu, bai eta ikuspuntu desberdinak. Lauhileko honetan honen inguru...