martes, 11 de mayo de 2021
Moduloa. Bideoa eta itxiera
miércoles, 28 de abril de 2021
Modulua. Azken hausnarketa
Moduloari itxiera
Moduluko lan honi bukaera emanez, honen inguruko prozesua, zailtasunak, eta gure iritzia azalduko ditugu, izan ere talde honen ibilbidea oso goraberatsua izan da eta eragozpen asko izan ditugu guk nahi genuen ideia aurrera eramateko orduan. Aniztasuna bezalako gai zabalak ideia asko ekartzen dizkigu burura eta gai askotaz hitz egin nahi genuenez, asko kostatu zaigu gure ideiak eskatzen zen formatuarekin bateratzea. Esan bezala, aniztasuna oso gai zabala da eta, zeharka bada ere, hainbat azpigai ikutzen ditu. Sormen prozesuan ideia falta baina gehiago, ideia horiei forma nola eman eta eskatutako formatuan nola txertatu izan da zailena. Lan honen bitartez, orokorrean aniztasunaren inguruan ohikoak diren mezutik aldendu nahi izan dugu. Horretarako aniztasun horren defentsan, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisioa goraipatzeaz gain, gizarte moduan oraindik egiteko duguna aipatu nahi izan dugu. Hori dela eta gaur egun pil pilean dauden eta taldekideok zuzenean pairatu ditugun lau gai isladatzea erabaki dugu, hain zuzen ere, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta euskararen zapalkuntza.
Hala ere, prozesu honetako gaiztasunak gaiztasun, lortu dugun emaitzarekin pozik gaude, honen atzean lan asko dagoelako eta gure ideia aurrera eramatea lortu dugunaren froga delako.
Bestalde, azken lauhileko honetako moduloko lanaren formatua besteetan izan dugunaren oso desberdina izan da, eta horrek ere hasiera batean ezinegona sortu zigun, ez baitgenuen ez ongi ulertzen, ez argi ikusten zein zen lanaren helburua, gaia edota nola landu behar genuen. Honekin batera, bloga hornitzeko orduan ere zalantzan izan ditugu, ez baitkenekien ziur eduki ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinetatik zeintzuk ziren igo behar genituenak. Gainera, taldekide batzuen kasuan lehenengo aldia izan da blog bat sortzen eta hau aurrera atera ahal izateko geure kabuz bilatu behar izan dugu informazioa; autonomia lantzeko balio izan duen arren, frustrazio eta akidura sentsazioak gailendu dira askotan, laguntzarik gabe osatu behar izateagatik.
Lauhileko honetan izan dugun euskarri nagusitakoa gida izan da, baina gure ustez ez da nahikoa izan. Irakasle taldetik argitzeko eta laguntzeko borondatea egon arren, denbora gainera erori zaigun arte ez dugu lortu ze ibilbide egin behar genuen ulertzea, ez baitugu guztiz koprenitu inongo momentutan zer zen zehazki eskatzen zena. Horregatik, uste dugu honen inguruan azalpen gehiago ematea ondo legokela, hasiera batetik mugak zeintzuk diren argi edukitzeko.
Edukien aldetik, ordea, hilabete hauetan landu ditugun gaiak oso interesgarriak suertatu zaizkigula esan behar dugu. Oinarrian antzeko gauzei bueltaka egon garela iruditu arren, gure lanerako ezinbestekoa izango diren ideak eta baloreak osatzeko iturri eta baliabideak jaso ditugu. Profesional onak izateko formazio egokia jasotzeak duen garrantziaz ohartzeaz gain, irakasle lanerako pertsona moduan dugun munduarekiko ikuspegia lantzeak duen garrantziaz jabetu gara. Azken hilabetean izan ditugun hitzaldi eta mintegien bitartez, aniztasunaren begirada lantzeko aukera izan dugu. Era berean, izan ditugun gonbidatuak nahiko egoki aukeratu direla deritzogu, tailer bat edo beste kenduta guztiak baliagarriak iruditu baitzaizkigu.
Lehen esan bezala, gure prozesuak gorabehera asko izan ditu eta taldean une askotan etsipena eta ezintasuna nagusitu dira guk proposaturiko ideien gehiengoa aurrera eraman ezin genituela ikustean, dela gaur egungo pandemia egoerak dakartzan mugengatik, dela irakasleek garbi ikusten ez zutelako gure proposamena lanarekin bat zetorrenik. Ildo beretik, egungo murrizketek eragin diguten zailtasunean sakondu nahi dugu; izan ere, gure herritik ateratzeko ala beste pertsonekin elkartzeko ezintasunak izan ditugu, komunikazioa aurrez aurrekoa izatetik pantaila baten bidez izatera igaro da… Guzti horrek arazo izugarriak ekarri dizkigu eta kasu askotan lan prozesua oztopatzeaz eta mantsotzeaz gain, gaizki ulertuak eragin dizkigu, honek ideiak ongi irudikatzea zailagoa eginez. Horregatik, Covid-19agatik bizitzen ari garen errealitate berri honen arteko eta eskatzen zaizkigun lanen arteko oreka bat mantentzen ahalegindu beharko litzakela deritzogu, ez baitugu uste aurretik zegoen lan berbera proposatzea bidezkoa eta egokia denik, izurriteak eragindako ondorioak uste baino eragin eta oztopo handiagoak bait dira. Oztopo horiek fisiko zein emozionalak izan dira, ondorioz, etengabe aldakorra den errealitatera egokitzen egon beharrak guregan eragin eta pisu emozionala izan duen modura, gure burua ezagutu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna dugula ikasi dugu.
Orokorrean uste dugu eduki ditugun zailtasunak gainditzen jakin izan dugula, eta, nahiz eta badakigun ahalko genituzkela hainbat gauza hobetu, uste dugu amaieran izan dugun denbora eta bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta, asmatu dugula irtenbidea bilatzen prozesuan zehar sufritu ostean, eta makina bat buruhauste izan ostean, bukaeran geratu zaigun nahasteari.
Lan honi amaiera emanez ondorengo link-etan uzten ditugu aniztasunaren inguruan egin ditugun hausnarketak eta kanpotik jaso ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinen inguruko gogoetak.
Izaro:Kike Amonarrizen hitzaldia
Berta: Ideologi eta iritzi aniztasuna
miércoles, 14 de abril de 2021
Moduloa. Joxemi
Hitzketa proiektua
Pertsonalki oso ideia ona, praktikoa eta originala dela uste dut, eta etorkizunean asko erabiliko dudan tresna. Bestalde, euskara mantentzeko eta erabiltzeko bide paregabea dela uste dut, horrela hizkuntza hau etxeetara gerturatzen da eta edonoren eskura dago. Gainera gaur egun bizitzen ari garen egoera desegonkorraren aurrean konfinamendurik igaro behar izanez gero lasaigarria da jakitea euskara bermatzen duen eta euskal kultura zabaltzen duten materialak zein baliabideak eskura ditugula. Lehen esna bezala oso ideia praktikoa dela uste dut eta hitzaldian beraien jarrera ere oso positiboa eta kritikoa zela azpimarratzea gustatuko litzaidake, errealitatea argi eta garbi azaldu ziguten eta teknologia zein kultura bateratzeko modu oso egokia aurkitu dute.
viernes, 9 de abril de 2021
Moduloa. Ikertze
UNRWAko kideek emandako hitzaldiaren ostean, bi saio egin ditugu Ikertze Kultur Elkartearekin: “Elkarrizketa eta artea balibide bezala erabiliz, hezkuntza programa eta proiektuak” egiten dituen elkartea.
Lehen saioan, UNRWA agentziarekin elkarlanean, sorkuntza artistiko bat egin genuen. Hasieran, jolas bat egin genuen. Haiek hitz bat esaten ziguten eta guk, banan banan, burura etortzen zitzaigun lehen hitza esan behar genuen ahoz gora. Jarraian, aurreko eguneko hitzaldietatik oroitzen genituen hitz eta esaldi batzuk idatzi genituen orri zati batzuten eta Por cuatro esquinitas de nada ipuinaren kontakizun bat ikusi genuen, haurrek egina. Bideo honen harira, hainbat galdera egin zizkiguten, esaterako protagonista nor izan zitekeen, ala zer lortzen den estereotipoen bidez.
Ondoren, saioaren bigarren zatiari ekin genion. Bi taldetan banatu ginen. Lehen erdiak zinema tailerra egin zuen Jonekin. Oinarri teoriko batzuk azaldu ostean, bideo bat sortzeari ekin zioten. Baldintzak ondorengoak ziren: “protagonista” nakba izan behar zen, 5 segundu iraun behar zituen (12 argazki segundoko), stop motion teknika erabili behar zen eta editore baten bidez bateratu behar ziren argazkiak. Bigarren erdiak, plastika tailerra egin zuten. Aniztasunaren itsasontzia sortu zuten: hiru protagonista izan behar zituen, borobil, karratu eta desberdin. Bakoitzak pertsonaia bat aukeratu, nahi zuten itsura eman eta behin pertsonaiak sorturik, itsasontzia eratu zuten. Ondoren, itsasontziari izen bat jarri eta istorio bat pentsatu zuten haurrekin aritzeko. Guztia prestatu ostean, gelakideen aurrean aurkeztu zituzten haien itsasontzi eta kontakizunak.
Hauexek dira lehen saioan lorturiko emaitzak:
Bigarren saioan, plastika tailerrekoek esteriotipo hitza entzutean norberari burura etortzen zitzaien irudia marraztu zuten. Marrazkia egin ostean, zatitxotan apurtu eta kutxa ezberdinetan banatu zituzten. Talde bakoitzak hainbat zati hartu zituen eta horiek baliatuz kartulina handi batean irudi bat sortu zuten, estereotipoak hausten dituen marrazki bat lortu arte. Amaitzean, kideen aurrean aurkeztu eta egindako aukeraketaren zergatia eta helburuak azaldu zituzten. Bitartean, zinema tailerrekoek, aurreko egunean sorturiko bideoak ikusi zituzten. Jarraian, plastika tailerrekoek lehenengo saioan sorturiko itsasontziarekin bideo bat sortu zuten, oraingo honetan 10 segundokoa.Behin tailer bakoitza bukatu ostean taldeka elkartu ginen eta zinema zein plastika tailerrean egindakoa elkar partekatu genuen. Saioarekin amaitzeko egindakoaren inguruan hitz egiten jardun genuen: gure sentsazioak, hobetzeko aholkuak, gustaturiko ariketak eta abar jolas txikien bitartez aditzera eramaten. Behin balorazioa amaitu ostean, eta behin betiko saioei bukaera emanez, zinema tailerreAan plastika tailerreko itsasontziekin sortuirko bideoak ikusi genituen denok elkarrekin. Hementxe txertatzen dut guk sorturiko azken emaitza:
viernes, 2 de abril de 2021
MODULOA. UNRWA
UNRWA-ren HITZALDIA
Bi asteetan zehar aniztasunaren inguruko hitzaldiak eta jarduera desberdinak izan ditugu, lehenengoa UNRWA elkartearena izanik. Elkarte hau Ekialde Hurbileko palestinar errefuxiatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentzia da eta ACNUR en parte da.
Saio honekin hasteko emakume palestinar errefuxiatua entzutean burura etortzen zaigun irudia marraztu genuen, eta denok aurreiritziz jositako irudiak deskribitu genituen, honekin batera palestinaren gaur egungo egoera azaldu zigun Miriamek, eta gure aurreiritzien zergatien zati handi bat komunikabideek gaiaren inguruan ematen duten irudia dela ikusi genuen. Horrez gain historian zehar Palestinak jasan dituen aldaketak azaldu zizkigun eta bertako emakume errefuxiatuen errealitateaz hitz egin zigun.
Hitzaldi honen bigarren zatia Muhammad-en eskuetan geratu zen. Honek Palestinarra izanik bere esperientziak konpartitu zituen eta Palestinak jasandako okupazio guztiak azaldu zizkigun eta honen zergatiak. Barnetik bizitako militarren bortizkeria, biolentzia, eta inseguritatea azaldu zizkugun, bere esperientzia pertsonal batzuen bitartez. Pertsonalki bigarren zati hau izan nuen nik gustokoen, izan ere barnetik bizitu duen pertsona baten bizipenak entzuteak errealitatean gehiago kokatzen laguntzen du.
Hitzaldi honetan ohartu ginen errefuxiatu guztiak zaku berdinean sartzen genituela, eta han, hemen bezala aniztasuna anitza dela. Horrez gain, arrazakeriak gaur egun ere duen indarraz berriro ere ohartu ginen, Muhammaden esperientzien bitartez. Errealitate kolpe bat izan zen Muhammedez hitzak entzutea, baino guztiz beharrezkoa.
lunes, 22 de marzo de 2021
Moduloa. Javier
Ikusmen murriztuaren inguruko hitzaldiaren hausnarketa
Hitzaldi honetan ikusmen murriztasunaren inguruan jardun gara, izan ere retinosis pigmentaria pairatzen duten pertsonak etorri ziren gai honen inguruan hitz egitera. Hiru pertsonek osaturiko talde honetan ikusmen murriztua duen pertsona bat, ikusmenik ez duen beste pertsona bat eta ikusmena duen azkeneneko pertsona bat etorri ziren. Egunerokotasunean jasaten dituzten arazoak eta egoerak azaldu zizkiguten, bai eta beraien elkarteari buruz hitz egin zuten.
Gure kasuan oso deigarria iruditu zitzaigun nola irisgarritasunak pertsona orori eragiten digun, izan ere konturatu ginen askotan guk garrantzia ematen ez diogun alderdi batzuek sekulako desberdintasuna egoten dutela bizitza kalitateari eta bakoitzaren autonomia eta independentziari dagokionez. Bestalde, betaurreko bereziekin egin genuen ariketaren ondorioz ohartu ginen nolako zailtasunak pairatzen dituzten, ikusmen murriztuaren barne dauden sintoma desberdinak probatzeko eta ikusteko aukera izan genuelako. Bat egin dugu esatean ariketa bezela eta jolas moduan oso dibertigarria izan zela, baino aldi berean egunerokotasunean hori pairatzeak dakartzan agobioa eta deserosotasuna ere bizitzeak hausnarketara bultzatu zigula. Honekin batera, horrelako jarduerak denok egin beharko genituzkela uste dugu, beste pertsonen azalean jarri eta egoera desberdinak bizituz gehiago enpatizatzeko.
Azkenik beraiek sorturiko ikurraren garrantzia azpimarratzea gustatuko litzaiguke, izan ere irudi horrenbidez pertsonek ikusmen murriztua dutela adierazten dute, eta honek egunerokotasunean suertatzen diren ekintza edo jarrera desberdinetan laguntzea ekar dezake. Orokorrean oso hitzaldi interesgarri eta dinamikoa iruditu zitzaigun eta gizartean dauden irisgarritasun arazoetaz gehigo ohartu ginen.
jueves, 18 de marzo de 2021
MODULOA. Berta
Jatorri aniztasunean oinarritutako hausnarketa
Gertu eta urruti izeneko bigarren saio honetan, jatorri aniztasunaren inguruan jardun dugu, zehazki, etorkinen inguruan eraiki ditugun aurreiritzi eta estereotipoen inguruan, beti ere norbera abiapuntutzat hartuta. Saio honen helburu nagusiak geure jarrerak neurtzea eta aipaturiko gaien inguruko ezagutza, ulermena, jabetza, hausnarketa eta lanketa bultzatzea izan direla esan dezakegu. Guzti hori jarduera ezberdinen bidez egin dugu,oso baliagarriak suertatu zaizkigunak aipaturiko helburuak lortzeko.
Lehenik eta behin taula moduko bat bete genuen, hainbat definizio idatziz eta buruan genuen etorkinaren irudiaren inguruko ezaugarriak azalduz, geure usteak eta barneraturiko aurreiritzi zein jarrerak ezagutu eta neurtzeko, haietaz jabetzeko eta, besteekin alderatuz, desberdintasunak antzemateko. Oso jarduera baliagarria izan zen geure aurreiritziak nahiz haien jatorriak ezagutzeko. Ildo beretik, oso modu xinple eta garbian komunikabideek gure aurreiritzien eraikuntzan duten eragina ikusi dugu, eta ohartu gara aurreiritzi guztiak sozialki zeinkulturalki eraikiak direla. Bestalde, inmigranteen inguruan ere hausnartzera bultzatu gaitu; izan ere, jabetu gara pobrezia lotzen dugula inmigrazioarekin eta inmigrante horien jatorriaren arabera ikuspuntu bat edo beste izaten dugula, guzti hori txikitatik jaso dugun hezkuntza, ingurugiro zein komunikabideek baldintzatuta izan dela jakinik.
Saioa aurrera joan ahala, gizartean hain nabarmena den arrazakeriaz ohartu gara Doll test bideoa ikusi ostean.Taldeko kideoi bideo honek barneak mugitu zizkigun, latza egin zitzaigun ikustea eta oso gogorra iruditu zitzaigun konturatzea arrazakeria hain txikitatik ikasi eta barneratzen dugun jarrera bat dela eta haur beltzek ere haien burua, ia ohartu gabe eta nahi gabe,gutxiesten duten eta kriminalizazio zein gaiztakeria alderdiekin lotzen duten, hau da, barneraturiko arrazakeria eta estereotipoen erruagatik autodiskriminatu egiten diren. Ariketa honen bitartez ere gehiago azpimarratu genuen aurreiritziak sozialak diren ideia.
Jarraian, ikus-entzunezko kulturan dagoen arrazakeriaz jardun gara, hainbat film ospetsuk dituzten eszena arrazistak ikusiz eta guk beste batzuk pentsatuz. Saioko dinamika jarraituz, ohartu gara gauza txikienek ere estereotipoen eraikuntza hori sustatzen duten, eta askotan ohartzen ez garen arren, mezu subliminal ugari igortzen dizkigutela eta jasotzen goazen heinean, geure aurreiritziak osatzen doazela. Time aldizkariaren azal jakin baten inguruan ere mintzatu ginen, gizarteak aurrerapausu edo atzerapausuak eman dituen ikusteko, askotan lanketa izugarria egiten ari garela pentsatu arren, errealitatean islatzen dena ez baita hori. Amaitzeko, exertzen joan ginen, jaio eta bizi ginen lekuak berdinak ala ezberdinak ziren irizpidetzat hartuta, gure familia ala gu geu ere noibait etorkinak izan garela ikusaraziz. Oso interesgarria izan zen modu garbi, xinple eta bisual batean jabetzea nola geure jarrera eta aurreiritziek, boomerang bat bailira, gure ere eragiten diguten, gutariko asko ere etorkinak izan baikara noizbait.
Orokorrean saioko helburuak lortzeko modua originala eta dinamikoa dela pentsatzen dugu, izan ere, lantzen ditugun gaiekiko hausnarketak egitera eta jarrera kritikoak edukitzera bultzatzen gaitu,kasu honetan arrazakeria eta gure aurreiritzien inguruan. bultzatzen gaitu. Era berean,gure ideiatatik oinarrituta definizioak osatzen joatea eta errealitatean ditugun egoera eta baliabide desberdinak erabiltzeak gaia errealitatera gerturatzea lortzen du, gure kasuan interesa gehiago piztuz eta pentsatzera bultzatuz.
Laburbilduz, gure aurreiritziez jabetu gara, hauek nola sortuak izan diren ikusi dugu, bai eta nola gure inguruak zein komunikabideek hauen eraketan duten indarra. Gainera errealitate kolpe bat jaso dugula ere pentsatzen dugu, oro har ez baikara jabetzen gizarteko arrazakeriaz (batezere inplizituaz) edo ez diogu garrantzi handiegirik ematen, beraz saio hauek gerora ere erabilgarriak egingo zaizkigun jarrerak pizten digutela uste dugu, jarrera kritikoa eta errealitatearen ikuspegi objektiboa esaterako.
Amaitzeko, azpimarratu nahiko genuke nola saio hauen bitartez jabetu garen ustez bazterturik genituen aurre iritzi eta estereotipoak gure baitan jarraitzen dutelaeta arreta gehiago jarri behar dugula horietan. Bestalde irakasle funtziotik begiratuz, uste dugu oso garrantzitsua izango dela txikitatik gure ikasleei aniztasun horretan hezit eta eredu positibo ezberdinak erakustea, berdintasun gizarte bat eraikitzeko bidea sortuz.
MODULUA. Izaro

Kike Amonarrizen hitzaldian oinarritutako hausnarketa.
"Zer erronka eta aukera berri dakartzate eleaniztasunak eta kulturaniztasunak euskarazko hezkuntzan, euskararen biziberritzeari dagokionez?"
Gure esperientzia eta inguruan zein Kike Amonarrizen hitzaldian oinarrituta, ikusi dugu gure gizartean hizkuntza aniztasun handia dagoela eta honek Euskararen kasuan alderdi positibo zein negatiboak dituela. Hau da, azken urteetan euskarak izan duen bilakaera oso handia izan da, eta eskolan D eredua sartzeak zein ofizialtasuna egoteak euskararen jakintza asko haztea eragin dutela. Hala ere, honek ez du bermatzen euskararen erabilera, izan ere gizartean gaztelerak indar handia du eta horren eraginez geroz eta gehiago entzuten dugu gure inguruan. Gaiaren inguruan hausnartzen jarrita, talde hontako kideak bat gatoz esatean gure hizkuntza (Euskara) hizkuntza gutxitu bat dela eta nahiz eta ofizialki bi hizkuntzek eskolan garrantzi berbera duten, errealitatean gaztelerak gain hartzen dio euskarari, askotan zapaltzera ere iritsiz.
Honekin batera, gizarteko kultura guztiei garrantzi berdina ematea eta batak bestea ez zapltzea oso lan zaila dela uste dugu, egiazki, lehen aipatu bezala, oro har testuinguru elebidunetan kultura batek bestea zapaltzen du, giro, ohitura edo hiztun kopuruen arabera. Dena den, alderdi negatiboek ez dute zertan pisu handiena hartu behar. Gure helburuak lortzeko, inguratzen gaituen kultura bakoitzetik baliagarriak eta/edo interesgarriak suertatzen zaizkigun ezaugarri, jarrera, teknika edo bestelako edozein alderdi erabiltzea ezin hobea izango litzateke, bai eta guzti hau hezkuntzan islatzea. Halaber, fokua hezkuntzan ez ezik, esparru ez-formalean ere jarri behar deu dela uste dugu, haur, gazte zein helduek euskara formaltasunarekin bakarrik lotzea ekiditeko, eta egunerokotasunean, haien talde sozialetan eta jarduera anitzetan nola erabili jakiteko, bai eta erraztasuna eskuratzeko, euskaraz mintzatzen trebatzeko. Beharrezkoa den esparru guztietan behar haina indar eginez, hizkuntza ohiturak eraldatu eta gizarteko aniztasuna mantendu dezakegu, euskarari prestigioa ematen diogun bitartean eta gaztelania ala ingelesa bezalako superhizkuntzek edo bestelako hizkuntzek (fransesa, kasu) eragin dezaketen zapalkuntza ekidinez.
MODULOA. Berta
Ideologia eta iritzi aniztasunaren inguruko hausnarketa.
Lehen saioko gai nagusiak ideologia edo iritzi aniztasuna eta iritzien arteko talka ematen denean azaldu beharreko jarrerak izan ziren, eta hainbat balio demokratikorekin lotu genituen hauek, zehazki tolerantzia, errespetua eta enpatiaren inguruan aritu ginen lanean.
Jarduera eta saioen helburua aurretik aipaturiko kontzeptuen garrantziaz ohartzea da, egunerokotasunean duten presentziaz kontzientzia hartuz, bai eta gure enpatia zein tolerantzia mailaz ohartzea.Gai hauek lantzeko, alde batetik aipaturiko hiru kontzeptuak ezagutu eta haien esanahia ulertu genuen, gatazkak udeatzeko funtsezko ezaugarriak direla ikusiz. Eta bestalde, nork bere burua abiapuntutzat hartuz, geure jarrera eta pentsakerak neurtu, haietaz ohartarazi eta jabetu ginen. Guzti honen inguruko hausnarketa bideratu zen uneoro sioan zehar.
Bai saioak, bai hauetan landutako gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun. Izan ere, egunerokotasunean balio horiek duten presentziaz ohartu ginen eta gure jarreraren inguruan autokritika egiteko balio izan ziguten. Jabetu ginen haurrekin jardutean errealitate ezberdinetako familiak izango ditugula eta ez ginela gai izango, edo zailtasunak izango genituela iritzien talka bat egonez gero, hau da, familien ideiekin bat egiten ez badugu, jarrera ulerkor, enpatiko eta tolerantea izateko. Balio horiek eguneroko jarduera guztietan azaleratzen dira, une oro jendearekin elkarrekintzan gaudelako eta aberats egiten gaituen aniztasun horrek oinarrian duelako ideia, sinismen, pentsakera edo ideologia ezberdintasuna. Horretarako, autokritika eta hausnarketa hori bideratzkeko, oso gai eguneratuak eta polemikoak erabili ziren (gazte eta ertzaintzen gatazka, esaterako), ikasketak errealitatera gerturatuz. Bestalde, saioa baliogarria suertatu zitzaigun, esan bezala, gure jarrera zalantzan jarri genuelako, askotan hitzez defendatzen ditugun balio horiek ez baititugu betetzen eta hipokresia puntu bat identifikatu genuelako esaten eta egiten genuenaren artean. Gaiak lantzeko era oso eskematikoak izan ziren, eta horrek pentsamendua egituratzen eta hausnarketa modu zehatz eta garbian bideratzen lagundu zigun. Era berean, emandako informazio guztia baliagarri eta garrantzitsutzat dugu, ez baikenuen funtsik gabeko informaziorik jaso. Horrez gain, gure kabuz gaiaren inguruan gehiago ikertzeko aukera zabaldu zigun irakaslean baliabide eta material desberdinak eskeiniz, hala nola, irakurgai ala ikusentzunezko euskarrien proposamenak emanez. Dena den, nahikoa izan ez zela uste dugu, izan ere gaiak oso zabalak eta sakonak dira eta ez dugu behar adina denbora izan osotasunean landu eta aztertzeko, hala ere, irakasleak eta gaia lantzeko moduak gure burua zalantzan jartzera bultzatu gaitu, bai eta gaiarekiko interesa piztu, haren inguruan hausnarketa eta lanketa egiten jarraitzeko jarrera piztuz.
Laburbilduz, gaiak eta lantzeko moduak originalak eta nahiko dinamikoak izan dira, horrek gaiarekiko interesa eta pentsamendu kritikoa piztu digu, esan bezala, hipokresiaz jokatzen dugulako, asko esan arren, ekintzek ez dutelako berdina islatzen eta askotan autoengainatu egiten garelako geure buruari jarrera idealizatu batzuk esleituz. Ondorioz, hausnarketarako jarrera indartu digu eta gaiaren inguruan gure artean eztabaidatzea ahalbidetu digu. Orokorrean, gure burua eta jarrerak idealizatuta ditugula konturatu gara, eta sarritan, egiten ditugun ekintza txikiek eragin handia dutela egunerokotasunean. Gainera, gerora irakasle garenean, haurrekin jarduteko behar beharrezkoak diren gaitasun eta baloreak landu ditugu, aurrez aipatu bezala, enpatia, errespetua eta tolerantzia beste edozein pertsonarekin elkarrekintzan aritzeko funtsezkoak baitira, harreman hori positiboa zein onuragarria izan dadi; gatazkarik gabe gauzatu dadin, bai eta batak bestea gutxiestea ekiditeko. Era berean, egunerokotasunean aurre egin behako diegun egoerekiko zein jarrera izan behar dugun ere ikusi dugu: ikuspegi irekia, errespetuzko hitzak, burugogorkeian ez tematu, errealitate ezberdinak daudela ulertu eta onartu, nahiz eta haiekin bat ez etorri. Bestalde, saioa honetan ikusi izan dugu nola gatazken aurrean zein garrantzitsua den ikuspegi zabal bat izatea, posizio desberdinetan topatu ahal ditzakegulako alde positiboa zein negatiboak. Honek, irakasle funtzioak garatzerakoak ikuspegi aberasgarriagoa edukitzen lagunduko digu.
Moduloa. Bideoa eta itxiera
Aniztasunaren gai anitza eta zabala da, alderdi positibo zein negatiboak ditu, bai eta ikuspuntu desberdinak. Lauhileko honetan honen inguru...
-
UNRWAko kideek emandako hitzaldiaren ostean, bi saio egin ditugu Ikertze Kultur Elkartearekin: “Elkarrizketa eta artea balibide bezala era...
-
Hausnarketa aniztasunaren inguruan, Tximeleta belarriak ipuinean oinarrituta. Guk aukeratutako ipuina Tximeleta belarriak da (Luisa Agui...
-
UNRWA-ren HITZALDIA Bi asteetan zehar aniztasunaren inguruko hitzaldiak eta jarduera desberdinak izan ditugu, lehenengoa UNRWA elkarteare...





