Ideologia eta iritzi aniztasunaren inguruko hausnarketa.
Lehen saioko gai nagusiak ideologia edo iritzi aniztasuna eta iritzien arteko talka ematen denean azaldu beharreko jarrerak izan ziren, eta hainbat balio demokratikorekin lotu genituen hauek, zehazki tolerantzia, errespetua eta enpatiaren inguruan aritu ginen lanean.
Jarduera eta saioen helburua aurretik aipaturiko kontzeptuen garrantziaz ohartzea da, egunerokotasunean duten presentziaz kontzientzia hartuz, bai eta gure enpatia zein tolerantzia mailaz ohartzea.Gai hauek lantzeko, alde batetik aipaturiko hiru kontzeptuak ezagutu eta haien esanahia ulertu genuen, gatazkak udeatzeko funtsezko ezaugarriak direla ikusiz. Eta bestalde, nork bere burua abiapuntutzat hartuz, geure jarrera eta pentsakerak neurtu, haietaz ohartarazi eta jabetu ginen. Guzti honen inguruko hausnarketa bideratu zen uneoro sioan zehar.
Bai saioak, bai hauetan landutako gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun. Izan ere, egunerokotasunean balio horiek duten presentziaz ohartu ginen eta gure jarreraren inguruan autokritika egiteko balio izan ziguten. Jabetu ginen haurrekin jardutean errealitate ezberdinetako familiak izango ditugula eta ez ginela gai izango, edo zailtasunak izango genituela iritzien talka bat egonez gero, hau da, familien ideiekin bat egiten ez badugu, jarrera ulerkor, enpatiko eta tolerantea izateko. Balio horiek eguneroko jarduera guztietan azaleratzen dira, une oro jendearekin elkarrekintzan gaudelako eta aberats egiten gaituen aniztasun horrek oinarrian duelako ideia, sinismen, pentsakera edo ideologia ezberdintasuna. Horretarako, autokritika eta hausnarketa hori bideratzkeko, oso gai eguneratuak eta polemikoak erabili ziren (gazte eta ertzaintzen gatazka, esaterako), ikasketak errealitatera gerturatuz. Bestalde, saioa baliogarria suertatu zitzaigun, esan bezala, gure jarrera zalantzan jarri genuelako, askotan hitzez defendatzen ditugun balio horiek ez baititugu betetzen eta hipokresia puntu bat identifikatu genuelako esaten eta egiten genuenaren artean. Gaiak lantzeko era oso eskematikoak izan ziren, eta horrek pentsamendua egituratzen eta hausnarketa modu zehatz eta garbian bideratzen lagundu zigun. Era berean, emandako informazio guztia baliagarri eta garrantzitsutzat dugu, ez baikenuen funtsik gabeko informaziorik jaso. Horrez gain, gure kabuz gaiaren inguruan gehiago ikertzeko aukera zabaldu zigun irakaslean baliabide eta material desberdinak eskeiniz, hala nola, irakurgai ala ikusentzunezko euskarrien proposamenak emanez. Dena den, nahikoa izan ez zela uste dugu, izan ere gaiak oso zabalak eta sakonak dira eta ez dugu behar adina denbora izan osotasunean landu eta aztertzeko, hala ere, irakasleak eta gaia lantzeko moduak gure burua zalantzan jartzera bultzatu gaitu, bai eta gaiarekiko interesa piztu, haren inguruan hausnarketa eta lanketa egiten jarraitzeko jarrera piztuz.
Laburbilduz, gaiak eta lantzeko moduak originalak eta nahiko dinamikoak izan dira, horrek gaiarekiko interesa eta pentsamendu kritikoa piztu digu, esan bezala, hipokresiaz jokatzen dugulako, asko esan arren, ekintzek ez dutelako berdina islatzen eta askotan autoengainatu egiten garelako geure buruari jarrera idealizatu batzuk esleituz. Ondorioz, hausnarketarako jarrera indartu digu eta gaiaren inguruan gure artean eztabaidatzea ahalbidetu digu. Orokorrean, gure burua eta jarrerak idealizatuta ditugula konturatu gara, eta sarritan, egiten ditugun ekintza txikiek eragin handia dutela egunerokotasunean. Gainera, gerora irakasle garenean, haurrekin jarduteko behar beharrezkoak diren gaitasun eta baloreak landu ditugu, aurrez aipatu bezala, enpatia, errespetua eta tolerantzia beste edozein pertsonarekin elkarrekintzan aritzeko funtsezkoak baitira, harreman hori positiboa zein onuragarria izan dadi; gatazkarik gabe gauzatu dadin, bai eta batak bestea gutxiestea ekiditeko. Era berean, egunerokotasunean aurre egin behako diegun egoerekiko zein jarrera izan behar dugun ere ikusi dugu: ikuspegi irekia, errespetuzko hitzak, burugogorkeian ez tematu, errealitate ezberdinak daudela ulertu eta onartu, nahiz eta haiekin bat ez etorri. Bestalde, saioa honetan ikusi izan dugu nola gatazken aurrean zein garrantzitsua den ikuspegi zabal bat izatea, posizio desberdinetan topatu ahal ditzakegulako alde positiboa zein negatiboak. Honek, irakasle funtzioak garatzerakoak ikuspegi aberasgarriagoa edukitzen lagunduko digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario