UNRWA-ren HITZALDIA
Bi asteetan zehar aniztasunaren inguruko hitzaldiak eta jarduera desberdinak izan ditugu, lehenengoa UNRWA elkartearena izanik. Elkarte hau Ekialde Hurbileko palestinar errefuxiatuei laguntzeko Nazio Batuen Agentzia da eta ACNUR en parte da.
Saio honekin hasteko emakume palestinar errefuxiatua entzutean burura etortzen zaigun irudia marraztu genuen, eta denok aurreiritziz jositako irudiak deskribitu genituen, honekin batera palestinaren gaur egungo egoera azaldu zigun Miriamek, eta gure aurreiritzien zergatien zati handi bat komunikabideek gaiaren inguruan ematen duten irudia dela ikusi genuen. Horrez gain historian zehar Palestinak jasan dituen aldaketak azaldu zizkigun eta bertako emakume errefuxiatuen errealitateaz hitz egin zigun.
Hitzaldi honen bigarren zatia Muhammad-en eskuetan geratu zen. Honek Palestinarra izanik bere esperientziak konpartitu zituen eta Palestinak jasandako okupazio guztiak azaldu zizkigun eta honen zergatiak. Barnetik bizitako militarren bortizkeria, biolentzia, eta inseguritatea azaldu zizkugun, bere esperientzia pertsonal batzuen bitartez. Pertsonalki bigarren zati hau izan nuen nik gustokoen, izan ere barnetik bizitu duen pertsona baten bizipenak entzuteak errealitatean gehiago kokatzen laguntzen du.
Hitzaldi honetan ohartu ginen errefuxiatu guztiak zaku berdinean sartzen genituela, eta han, hemen bezala aniztasuna anitza dela. Horrez gain, arrazakeriak gaur egun ere duen indarraz berriro ere ohartu ginen, Muhammaden esperientzien bitartez. Errealitate kolpe bat izan zen Muhammedez hitzak entzutea, baino guztiz beharrezkoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario