Jatorri aniztasunean oinarritutako hausnarketa
Gertu eta urruti izeneko bigarren saio honetan, jatorri aniztasunaren inguruan jardun dugu, zehazki, etorkinen inguruan eraiki ditugun aurreiritzi eta estereotipoen inguruan, beti ere norbera abiapuntutzat hartuta. Saio honen helburu nagusiak geure jarrerak neurtzea eta aipaturiko gaien inguruko ezagutza, ulermena, jabetza, hausnarketa eta lanketa bultzatzea izan direla esan dezakegu. Guzti hori jarduera ezberdinen bidez egin dugu,oso baliagarriak suertatu zaizkigunak aipaturiko helburuak lortzeko.
Lehenik eta behin taula moduko bat bete genuen, hainbat definizio idatziz eta buruan genuen etorkinaren irudiaren inguruko ezaugarriak azalduz, geure usteak eta barneraturiko aurreiritzi zein jarrerak ezagutu eta neurtzeko, haietaz jabetzeko eta, besteekin alderatuz, desberdintasunak antzemateko. Oso jarduera baliagarria izan zen geure aurreiritziak nahiz haien jatorriak ezagutzeko. Ildo beretik, oso modu xinple eta garbian komunikabideek gure aurreiritzien eraikuntzan duten eragina ikusi dugu, eta ohartu gara aurreiritzi guztiak sozialki zeinkulturalki eraikiak direla. Bestalde, inmigranteen inguruan ere hausnartzera bultzatu gaitu; izan ere, jabetu gara pobrezia lotzen dugula inmigrazioarekin eta inmigrante horien jatorriaren arabera ikuspuntu bat edo beste izaten dugula, guzti hori txikitatik jaso dugun hezkuntza, ingurugiro zein komunikabideek baldintzatuta izan dela jakinik.
Saioa aurrera joan ahala, gizartean hain nabarmena den arrazakeriaz ohartu gara Doll test bideoa ikusi ostean.Taldeko kideoi bideo honek barneak mugitu zizkigun, latza egin zitzaigun ikustea eta oso gogorra iruditu zitzaigun konturatzea arrazakeria hain txikitatik ikasi eta barneratzen dugun jarrera bat dela eta haur beltzek ere haien burua, ia ohartu gabe eta nahi gabe,gutxiesten duten eta kriminalizazio zein gaiztakeria alderdiekin lotzen duten, hau da, barneraturiko arrazakeria eta estereotipoen erruagatik autodiskriminatu egiten diren. Ariketa honen bitartez ere gehiago azpimarratu genuen aurreiritziak sozialak diren ideia.
Jarraian, ikus-entzunezko kulturan dagoen arrazakeriaz jardun gara, hainbat film ospetsuk dituzten eszena arrazistak ikusiz eta guk beste batzuk pentsatuz. Saioko dinamika jarraituz, ohartu gara gauza txikienek ere estereotipoen eraikuntza hori sustatzen duten, eta askotan ohartzen ez garen arren, mezu subliminal ugari igortzen dizkigutela eta jasotzen goazen heinean, geure aurreiritziak osatzen doazela. Time aldizkariaren azal jakin baten inguruan ere mintzatu ginen, gizarteak aurrerapausu edo atzerapausuak eman dituen ikusteko, askotan lanketa izugarria egiten ari garela pentsatu arren, errealitatean islatzen dena ez baita hori. Amaitzeko, exertzen joan ginen, jaio eta bizi ginen lekuak berdinak ala ezberdinak ziren irizpidetzat hartuta, gure familia ala gu geu ere noibait etorkinak izan garela ikusaraziz. Oso interesgarria izan zen modu garbi, xinple eta bisual batean jabetzea nola geure jarrera eta aurreiritziek, boomerang bat bailira, gure ere eragiten diguten, gutariko asko ere etorkinak izan baikara noizbait.
Orokorrean saioko helburuak lortzeko modua originala eta dinamikoa dela pentsatzen dugu, izan ere, lantzen ditugun gaiekiko hausnarketak egitera eta jarrera kritikoak edukitzera bultzatzen gaitu,kasu honetan arrazakeria eta gure aurreiritzien inguruan. bultzatzen gaitu. Era berean,gure ideiatatik oinarrituta definizioak osatzen joatea eta errealitatean ditugun egoera eta baliabide desberdinak erabiltzeak gaia errealitatera gerturatzea lortzen du, gure kasuan interesa gehiago piztuz eta pentsatzera bultzatuz.
Laburbilduz, gure aurreiritziez jabetu gara, hauek nola sortuak izan diren ikusi dugu, bai eta nola gure inguruak zein komunikabideek hauen eraketan duten indarra. Gainera errealitate kolpe bat jaso dugula ere pentsatzen dugu, oro har ez baikara jabetzen gizarteko arrazakeriaz (batezere inplizituaz) edo ez diogu garrantzi handiegirik ematen, beraz saio hauek gerora ere erabilgarriak egingo zaizkigun jarrerak pizten digutela uste dugu, jarrera kritikoa eta errealitatearen ikuspegi objektiboa esaterako.
Amaitzeko, azpimarratu nahiko genuke nola saio hauen bitartez jabetu garen ustez bazterturik genituen aurre iritzi eta estereotipoak gure baitan jarraitzen dutelaeta arreta gehiago jarri behar dugula horietan. Bestalde irakasle funtziotik begiratuz, uste dugu oso garrantzitsua izango dela txikitatik gure ikasleei aniztasun horretan hezit eta eredu positibo ezberdinak erakustea, berdintasun gizarte bat eraikitzeko bidea sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario